Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2024-02-03 Pasaia Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Bartra, Oihana
Colina, Sustrai
Iguaran, Oihana
Lujanbio, Maialen
Zubeldia, Iker
Ejercicio
Seinaka gaia-emanda
Tema propuesto
Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara.

Descripción

Melodia
Iparragirre abila dela
Nombre de la estrofa
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia

Nombre de la estrofa:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Hara Maialen non azaldu dan
guapa bezin pinpilina
Dragoi Bolako Gokun andrea
genuen Txitxi sorgina
nahiz ta ez daukan antzik
ta ez daukat zalantzik
hori da gauza jakina
iruditzen zait biak dutela
mala ostia berdina. (bis)

M. Lujanbio
Hain zeinen ondo deskribatu naun
fidel eta fin, mesedez!
Epaimahaikoa hornitu dute
begi zoliz, begi trebez
ta nunbait Dragoi Bola
ta andre bat badagola
nabilela Txitxi legez
mala ostia disfrazana da
ni sinpatika naiz berez. (bis)

I. Zubeldia
Honi tankera hartzeko ere
daukat istilu larria
baina idea ona izan du
edo ikaragarria
lehen zegon sarkofagon
piramidean ondon
Egiptotik ekarria
Tutankamonen momia da hau
bendatu berri-berria. (bis)

S. Colina
Nahiz Tutankamon tunban kanone
bilakatu dun gutxika
marrazki bizidun asko ez duzu
Zubeldia ikusita
aitortzen dizut egiz
mozorrotu nahiz Heidiz
ez Doraemon, ez Novita
paga ez dit eman ta etorri naiz
aitona etxean utzita. (bis)

I. Zubeldia
Amets zetorren kalean lasai
ta begitan jo dit gogor
horren perfekto disfrazatuta
ez baitet ikusi inor
betaurreko ta guzi
ez dator hain itsusi
beti zintzo, beti jator
Filemon ez da agiri baina
Mortadelo pozik dator. (bis)

A. Arzallus
Ene bakoitzak izaten baitu
Iker bere esentzia!
Don Kijote ta Santxo Panzakin
bazegon diferentzia
erdal literatura
dator gure mundura
ta hor nago irentsia
Mortadelok euskeraz badaki
laster da independentzia. (bis)

I. Zubeldia
Oihana ere hortxe zetorren
egoera zeinek salba?
Galdetzen nuen mozorrotu da
o pertsonaia bera da?
Honek dauka artea
ta emango det partea
poltsikoan daukan falda
Martins berrikin dotore dator
Bilbo aldetik Mafalda. (bis)

O. Bartra
Ni ez naiz horren zaharra barkatu
ta erratu zara garaiz
nahiz ta holako konparaketa
egin izan didaten maiz.
Beraz ni naiz Mafalda
ironiagatik al da?
Nator zure txiste usaiz
geldi dezagun mundu puta hau
eta jeitsi egingo naiz. (bis)

I. Zubeldia
Azkenekoa Oihana da ta
bukatuko det jolasa
saria honi emango diot
pentsatu det nere kasa
hor datorre kalean
karpeta magalean
aztoratu ohi du plaza
zeinen dotore gelditzen zaizun
Amaia Agirren disfraza. (bis)

O. Iguaran
Hautsi nahi nuen komikiaren
ta marrazkiaren marka
ta aldarri bat gorputz eginda
kalean eman matraka
Ai Pantailak euskaraz
ta marrazkiak lagaz
eman nahi nuen gaur lata
Lazkao Txiki eta Txirrita
zaharrak geratu dira ta. (bis)