Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-02-23 Arrosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2024-02-23 Arrosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Maialen Lujanbio
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
H. Aizpurua
Erantzuna erranen al didazu errez?
Reakzioa ikusiz iduri du nekez
ulertzea nukenez egun hontan amets
lana badakit zer den baina orgasmoa ez.
M. Lujanbio
Lehertu zait barrua ta lehertu zait garuna
nola eman orgasmoen zure erantzuna?
Lana hitza ere zentzu hain sakona duna
hori ulertu duzu besteri entzuna.
H. Aizpurua
Elkarrizketa biei nola datorkigun
bi matelak gorritu zaizkizunez bigun
harritu egin zira ta kopeta ilun
duda badut Maialen zer den badakizun.
M. Lujanbio
Deskubritzen izan dut nahiko abildade
pista bat emateko jardun naiz xuabe
deskubrituko duzu zuk’e, lasai zaude
orgasmoa nahitara ta lana nahi gabe.
Jakintsua izaten zarenez denetan
horren erantzuna zuk baduzu benetan?
Guk filmeak ikusten ari garenetan
katea aldatzen duzu sexu eszenetan.
M. Lujanbio
Lotsatu egiten naiz amaren gisara
sexu eszenak ikusiz hara, hara, hara
bataren intziria, bestean zartada
norberak egitea ederragoa da.
H. Aizpurua
Nola esplikatu duzun orain dut atsegin
baina ulertzeko nik milaka ahalegin
Biologian edo Anatomian berdin
soilik ikasi dugu haurrak nola egin!
M. Lujanbio
Ez dizute azaldu laztanik, musurik?
Ez dizute azaldu plazerren kexurik?
Ez dizute azaldu azalpeko surik?
Haira irakasleei ez egin kasurik!
H. Aizpurua
Erakasleek ez dute nahikoa ausardi
Biologian entzun beharko dut adi
lotsa pasarazteko pixka bat berari
galdetuko diot gaur erakasleari.