Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-02-23 Arrosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2024-02-23 Arrosa Lagun-artekoa
Gai-emailea
Alzugarai, Xalbat
Bertsolariak / Egileak
Aizpurua Ibargarai, Haira
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ahizpak zarete. Zuen herriko autobus geltokian “Lan gutiago eta orgasmo gehiago!” idazkia egun guziz ikusten duzue eskolara joateko tenorean. Nehoiz ez diozue kasu gehiegirik eman mezuari, baina, Maialen, gaur Haira ahizpa ttipiak galdegin dizu orgasmo hitzak zer erran nahi duen.

Deskribapena

Doinua
Mando baten gainean I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2024-02-23 Arrosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


H. Aizpurua
Erantzuna erranen al didazu errez?
Reakzioa ikusiz iduri du nekez
ulertzea nukenez egun hontan amets
lana badakit zer den baina orgasmoa ez.

M. Lujanbio
Lehertu zait barrua ta lehertu zait garuna
nola eman orgasmoen zure erantzuna?
Lana hitza ere zentzu hain sakona duna
hori ulertu duzu besteri entzuna.

H. Aizpurua
Elkarrizketa biei nola datorkigun
bi matelak gorritu zaizkizunez bigun
harritu egin zira ta kopeta ilun
duda badut Maialen zer den badakizun.

M. Lujanbio
Deskubritzen izan dut nahiko abildade
pista bat emateko jardun naiz xuabe
deskubrituko duzu zuk’e, lasai zaude
orgasmoa nahitara ta lana nahi gabe.

Jakintsua izaten zarenez denetan
horren erantzuna zuk baduzu benetan?
Guk filmeak ikusten ari garenetan
katea aldatzen duzu sexu eszenetan.

M. Lujanbio
Lotsatu egiten naiz amaren gisara
sexu eszenak ikusiz hara, hara, hara
bataren intziria, bestean zartada
norberak egitea ederragoa da.

H. Aizpurua
Nola esplikatu duzun orain dut atsegin
baina ulertzeko nik milaka ahalegin
Biologian edo Anatomian berdin
soilik ikasi dugu haurrak nola egin!

M. Lujanbio
Ez dizute azaldu laztanik, musurik?
Ez dizute azaldu plazerren kexurik?
Ez dizute azaldu azalpeko surik?
Haira irakasleei ez egin kasurik!

H. Aizpurua
Erakasleek ez dute nahikoa ausardi
Biologian entzun beharko dut adi
lotsa pasarazteko pixka bat berari
galdetuko diot gaur erakasleari.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra