Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-03-07 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2024-03-07 Laudio Jaialdia
Gai-emailea
Diaz De Cerio, Uxue
Bertsolaris / Autores
Iguaran, Oihana
Labaka Mayoz, Ane
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Oihana etxez aldatu zara eta berrian Ane, txikitako laguna, ezkaratzean topatu duzu. Urteak dira ez duzuela elkar ikusi. Kafea hartzera joan zarete.

Descripción

Melodia
Zure bular politak
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-03-07 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka
Betirako geundela
emandako hitza
baina gerora dator
hainbeste baldintza!
Berriz gu elkartzera
ausartuz bizitza
ez dakit nundik hasi
zer moduz zabiltza?

O. Iguaran
Ba honek eragin dizkit
oroitzapen pila
eskolara bidean
noizbait zure bila
ezkaratzean ring-ring!
Ta piztuz bonbila
zure amari esanez
“Ane jeits dadila”

A. Labaka
Baina jetxitakoan
a ze panorama!
Ez nuke nahi hitz bitan
kontatzea drama
kafea hoztu aurretik
nola bota dana?
Orain ama falta zait
ta ni neu naiz ama.

O. Iguaran
Ta hori entzuteak
erdi poz ta pena
baina entzun dezaket
hots bat umeena
eser gaitezen lasai
konta‘idazu dena
ze ona bizilagun
izatearena!

A. Labaka
Bai eskatuko ditut
mila erreskate
umea bihurtzen zait
sarri errez kate
baina ai pentsatuta
zenbat borondate!
Zure begi zuloek
salatzen didate.

O. Iguaran
Bai nik ere baditut
bi ume ta ametsak
bihurtu zaizkidanak
begi zulo beltzak
elkarren konpainia
badaukate behintzat
bi bizilagun txiki
zure haurrarentzat.

A. Labaka
Bi bizilagun txiki
polit, idealik
ez nuen espero ez
amets errealik
tinbrea jo ta hara
zabalduko balit
nahita utziko dizut
atea zabalik.

O. Iguaran
Bai elkar laguntzeko
izango gera gai
eta gure umeek
ze haurtzaro alai!
Ta sekula bazaude
deskantsu baten zai
aurretik deitu gabe
ekar’zazu lasai.