Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolamintza (7. 2024)
Actuación
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa
Conductor/a
Pagola, Eli
Bertsolaris / Autores
Artetxe, Miren
Colina, Sustrai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete.

Descripción

Melodia
Lo hadi ainguria
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe
Etxean ze deskantsu
ze deskantsuondo!
Hemen batzuk beti lan
besteek berriz tongo
ez al zen arrai zopa
zozogi egongo?
Galdetu egingo dut
“Gatzez eta ondo?”

S. Colina
Seguru arrain zopa
dagola itzela
ez litzake mahaira
helduko bestela
baina gaur ez naiz gose
minez dut sabela
laister hilko naizela
baneki bezela.

M. Artetxe
Intuizioz edo
zerbait badakizu
biharkoan pentsatzen
ai Sustrai beti zu!
Arrazoiak dituzu
egoteko izu
zure hezurren saldak
on egingo dizu.

S. Colina
Nahiz ta bihar hiltzeak
ez duen deus txarrik
momentu honek nauka
izoztu xamarrik
nere bizitzan filma
datorkit, beharrik!
Baina ikusten zaitut
zu bakar-bakarrik.

M. Artetxe
Sustrai a ze ametsa
bakarrik banengo
ohean zabal-zabal
goizero-goizero
egitan ez dudala
besterik espero
Ocaso-ko paper hau
sinatu lehenengo.

S. Colina
Nahiago nuke pixka´t
lasaio bazeunde
hamarkadak joan dira
ta elkarren mende
andrea zin dagizut
hemen alafede!
Lana emango dizut
hil da gero ere.

M. Artetxe
Ez nauzu ez pakean
utziko zuk bela
lasai sinatuko dut
Ocaso-n papela
nik damu bakarra dut
ta diot horrela
zu hiltzea behin bakarrik
egin daitekela.

S. Colina
Ni behin soilik hilko naiz
gehienen gisara
ta eramango naute
gainetik izara
zu zure erruekin
geratuko zara
bizitzen ez uztea
okerragoa da.