Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Artetxe
Etxean ze deskantsu
ze deskantsuondo!
Hemen batzuk beti lan
besteek berriz tongo
ez al zen arrai zopa
zozogi egongo?
Galdetu egingo dut
“Gatzez eta ondo?”
S. Colina
Seguru arrain zopa
dagola itzela
ez litzake mahaira
helduko bestela
baina gaur ez naiz gose
minez dut sabela
laister hilko naizela
baneki bezela.
M. Artetxe
Intuizioz edo
zerbait badakizu
biharkoan pentsatzen
ai Sustrai beti zu!
Arrazoiak dituzu
egoteko izu
zure hezurren saldak
on egingo dizu.
S. Colina
Nahiz ta bihar hiltzeak
ez duen deus txarrik
momentu honek nauka
izoztu xamarrik
nere bizitzan filma
datorkit, beharrik!
Baina ikusten zaitut
zu bakar-bakarrik.
M. Artetxe
Sustrai a ze ametsa
bakarrik banengo
ohean zabal-zabal
goizero-goizero
egitan ez dudala
besterik espero
Ocaso-ko paper hau
sinatu lehenengo.
S. Colina
Nahiago nuke pixka´t
lasaio bazeunde
hamarkadak joan dira
ta elkarren mende
andrea zin dagizut
hemen alafede!
Lana emango dizut
hil da gero ere.
M. Artetxe
Ez nauzu ez pakean
utziko zuk bela
lasai sinatuko dut
Ocaso-n papela
nik damu bakarra dut
ta diot horrela
zu hiltzea behin bakarrik
egin daitekela.
S. Colina
Ni behin soilik hilko naiz
gehienen gisara
ta eramango naute
gainetik izara
zu zure erruekin
geratuko zara
bizitzen ez uztea
okerragoa da.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra