Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Lierni Rekondo

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Labaka Mayoz, Ane
Rekondo, Lierni
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lourdes Iriondoren kantu batek dio: “Isilik daude harriak, isilik isilik berriz gauzak udazkenean”. Jokoan da Gipuzkoako txapelketa. Kanporaketa batzuk jokatu dira eta bertsolari batzuk isiltzera kondenatuta geratu dira. Horietako bat zara zu Lierni. Beste kolpe bat, isilune bat, beste eten bat… Ane zu oraindik isilik zaude. Aurre-sailkatuta zaude eta udazkenean helduko diozu txapelketari. Elkarrekin trago bat hartzen ari zaretela gaia atera duzue mahai gainera. Hainbeste isiltasun…Eta hainbeste hizketa gai sortzen dituen ditxosozko txapelketak.

Descripción

Melodia
Gizakiak harri bat
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Lierni Rekondo

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka
Tristura izan leike
lehiaren sintoma
udaberrian nahasiz
hainbeste hormona
gure proiektu denei
nola eman forma?
Askorentzat da txarra
gutxirentzat ona
ni ere hortik pasata
iritsi naiz hona. (bis)

L. Rekondo
Baina nik egin nuen
saio hain eskasa!
Hitzak eztarritikan
ondo ezin pasa
sentitu nintzen horren
txiki, inkapaza
ta nahiz hau pasako den
berez, bere kasa
ordutik gudu zelai
bihurtu zait plaza. (bis)

A. Labaka
Plaza gudu zelai da
nola ez bildurtu!
Batzutan nahi genuke
malkoetan urtu
gure auto-estima
puntuek mamurtu
nik ai! Ulertzen zaitut
eta orain juntu
zure burua ez ’zazu
gehiago egurtu. (bis)

L. Rekondo
Nahiz ta saiatzen naizen
berez ez epaitzen
ongi badakizu naiz
beldurren almazen
urteak zure eskutik
bidean jarraitzen
eta zenion “Ez da
mundua bukatzen”
baina orain zulotik
ez naiz ateratzen. (bis)

A. Labaka
Ba nik bultza nahi dizut
atzetik indarka
epaileak entzunda
agian marmarka
zalantzak hasten dira
sarri atzaparka
nik zer esango dizut
ja badauzkat, barka
urria heltzerako
bi hankak dardarka. (bis)

L. Rekondo
Kafe bana eskutan
txapelketaz kexu
ta zuk ni eutsi nahian
zenbat konpromezu!
Hankak dardarka orain
zuk aipatu dezu
nola urria parean
hortxe daon ta ze su!
Ane konta zaidazu
zer moduz zaude zu? (bis)

A. Labaka
Lierni nola nagon
badakizu zuk´e
beti iritsi nahian
hogeita hamar urte
baina bidea egin
kolpe batzun truke
nahiz dena ez den izango
plazer ta disfrute
bion indarrarekin
kantatu nahi nuke. (bis)

L. Rekondo
Nahiz txapelketa badun
garrantzia lepo
mila plaza badira
pozik kantatzeko
baina ulertzen zaitut
goxo pasatzeko
hor gelditu garenak
lehiaren trantzeko
prestu egongo gara
zuek hor eusteko. (bis)