Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2024-07-04 Muxika Berezia
Conductor/a
Arana, Oihana
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Onintza
Ibarzabal, Nerea
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok bertso eskola kideak izan zineten nerabetan. Zuk Onintza txapelketak irabazi zenituen eta lortu zenuen besteen begietara bertsolari izatea. Zuk Nerea utzi egin zenuen Onintzak lehen txapela irabazi zuen urtean. Oraindik lagunak zarete. Are, bera da askotan txapelketako saioetara eramaten eta laguntzen dizuna. Aurtengo Euskal Herriko Eskolartekoan, Haira Aizpurua txapeldunak eta kantukide zuen June Aiestaranek erdi bana kantatu zuten txapeldunaren agurra. Gaur kafea hartzerakoan bideoa erakutsi dizu Nereak eta “Belaunaldi batzuk lehenago jaio izan bagina” elkarrizketa hasi du Nereak. Orain arte elkarri aitortu gabeak kontatzen hasi zarete.

Descripción

Melodia
Pello Josepe tabernan dela I-A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita
Danok daukagu ardura baina
ez ei da izan inoren kulpa
hamabost urte moko geunkazan
munduagaz lotsatuta
esan euskuen gure artean
han egoala disputa
ze urrunegi helduko ginen
alkarri eskutik helduta.

N. Ibarzabal
Esan ziguten bizitzan bitan
ez dela pasatzen trenik
ta ezin dala berriz berrartu
behin egindako etenik
ta bideoa hau ikusi arte
hoixe pentsatzen nuen nik
ez bainekien txapel batean
bi kabitu zitezkeenik.

On. Enbeita
Esan euskuen nor zan onena
eta nor zan politena
esan euskuen nor dan benetan
grazia egiten dabena
esan euskuen zein izango zan
bertso guztien eskema
baina ez al zan guzurra izan
esan euskuen gehiena?

N. Ibarzabal
Erdi gezurrak izango ziren
danak gehien-gehienetan
besteanganako konpetentzia
sartuta geure senetan
ispilu legez ikusi zaitut
biderik luzeenetan
baina pozten naiz iraun izanaz
zeuretzat txofer lanetan.

On. Enbeita
Danak gizonak saio danetan
zenbat momentu triste, gris
txistu garratza iruntzi eta
aho barruan zenbat pitz
“Dana a la mierda!” pentsau izan dot
lau mila eta bi aldiz
igual ez neban asko iraungo
zugatik izan ez balitz.

N. Ibarzabal
Eta pozten naiz iraun baduzu
oholtza hauskorrean zutik
ondo dakizu fanik onena
neu nauzula aspalditik
ta askon saioak entzun ahala
sentitu dut publikotik
joe, oraintxe bertso onenak
neuri okurritu zaizkit!

On. Enbeita
Lezino batzuk daukadaz berez
magia baltzenarenak
eta ritual bat egin nahi neuke
konpon daitezan problemak
nire txapela erre ta inbokau
munduko jainkosa denak
ia betiko batzen gaituen
behin banatu gintuenak.

N. Ibarzabal
Ja ez nau itsutzen lehiaketaren
eta txapelen dizdirak
baina batzutan sentitzen ditut
espresatzeko desirak
amaitu dira gazte promesen
etiketak eta bibak
egin daiogun bertsogintzari
biok promesa barri bat.