Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2024-08-05 Gasteiz Jaialdia
Conductor/a
Azkarraga, Oier
Bertsolaris / Autores
Arrizubieta, Aroa
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hurrengo gaia Zaballako espetxetik helarazi diguten eskutitz bat da: “Aupa lagunak! Hauxe duzue Zaballatik biok kantatzeko bidalitako gaia: Zaballako bertso eskolan egon zarete duela ez asko. Badakigu bertan trebatu eta gauza on asko ikasi dituzuela. Kanta iezaiezue entzuleei zer ikasi duzuen Zaballako meriendetan. Besarkada handi bana guztiei eta ondo pasa jaiak. Zaballako bertso eskolako kideak.”.

Descripción

Melodia
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Lehengo astean izan nintzen ni
ta oraindik fresko daukat
giro onean aritu ginen
nola mundu hontatik at
ez nekiela barruan edo
kanpoan nituen hankak
ta gero handik ateratzeak
bihotzak egin zidan krak!

A. Arrizubieta
Nik ere guztiz buelta emanda
eduki nuen barrena
egia gordin ikusi ahala
hori baita dakarrena
nahiz eta zaila den esplikatzen
bertso bakarrean dena
besarkada batekin esaten
hitzez esan ezin dena.

U. Iturriaga
Nahiz ta giroa topatu nuen
adiskidantza jaikoa
nahiz ta izan zen meza txiki bat
iraultzailea, laikoa
nahiz egoera ez den agian
hurbileko garaikoa
lehen baino hobeto egonagatik
oraindik ez da nahikoa.

A. Arrizubieta
Oraindik ere eguneroko
rutina baita krudela
nahiz eta askok ahanzten duten
oraindik zer den kartzela
han egoteak erakutsi dit
ta ikasi dut horrela
kanpoan egiten dugun horrek
beti merezi duela.

U. Iturriaga
Jakina merezi duela bai!
Ta ari gara horrela
bataila txikitan irabazten
dela esaten da gerla
guk bertsoa eraman genuen
jaso genuen epela
bertsoa kaiola den ber gisan
askatasuna badela!

A. Arrizubieta
Hemen borrokak merezi baitu
alperrik baita otoitza
horrela ez baita aldatuko
gure astelehen goiza
eurengandik jaso nuen hara
eramandako bikoitza
ta orain gehiago estimatzen dut
zuen irripar bakoitza.