Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-08-15 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2024-08-15 Gernika-Lumo Jaialdia
Conductor/a
Elortegi, Ander
Bertsolaris / Autores
Martin, Alaia
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
20 urte egon zara kartzelan; urteetan sakabanatuta eta dispertsatuta, azken biak Euskal Herrian. Azken hilabeteetan erdi-askatasunean eroan duzun pultsera uztera joan zara gaur Basauriko kartzelara. Zigorra amaitu duzu; azken egunera arte eduki zaituzte.

Descripción

Melodia
ETAren su-etenetik
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-08-15 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaztetatik izan nintzen
euskor eta egoskorra
garai hartan gogorrago
izan behar zen maskorra
borrokatu nuen, ustez
izan nintzen emankorra
baina batzuen kondena
da beste baten altxorra
pultsera eskumuturrean
laguntzat izan dut horra!
Eta gaur amaituko da
data baitzen derrigorra
niri eta senideei
jarri ziguten zigorra. (bis)

Eta egon behar nuke
agian pozez zoratzen
ordea bi oinak zaizkit
asfaltotan hondoratzen
lagunengana joan nahi
ta ezin oroitu nora zen.
Garaiak aldatu dira
denok aitortzera goazen
lehen presoen gaia baitzen
kalean maiz ahoratzen
baina jada gure minak
ez du asko aztoratzen
ta jende gehiena ez da
gutaz asko gogoratzen. (bis)

Hainbeste urtetan naiz eta
ez erabat galdu senik
ez ahaztu oroitzapenik
eta lagunen izenik
ez dut sentitzen kalean
paseatzeko baimenik
hemen zaratak ez baitu
inoiz izaten etenik.
Izango al dut biharrik?
Izango al dut kemenik?
Pultsera utzi ta nora
aldegingo dut hemendik?
Askatasuna nahi nuen
baina beldurra ematen dit. (bis)