Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-08-15 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2024-08-15 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaztetatik izan nintzen
euskor eta egoskorra
garai hartan gogorrago
izan behar zen maskorra
borrokatu nuen, ustez
izan nintzen emankorra
baina batzuen kondena
da beste baten altxorra
pultsera eskumuturrean
laguntzat izan dut horra!
Eta gaur amaituko da
data baitzen derrigorra
niri eta senideei
jarri ziguten zigorra. (bis)
Eta egon behar nuke
agian pozez zoratzen
ordea bi oinak zaizkit
asfaltotan hondoratzen
lagunengana joan nahi
ta ezin oroitu nora zen.
Garaiak aldatu dira
denok aitortzera goazen
lehen presoen gaia baitzen
kalean maiz ahoratzen
baina jada gure minak
ez du asko aztoratzen
ta jende gehiena ez da
gutaz asko gogoratzen. (bis)
Hainbeste urtetan naiz eta
ez erabat galdu senik
ez ahaztu oroitzapenik
eta lagunen izenik
ez dut sentitzen kalean
paseatzeko baimenik
hemen zaratak ez baitu
inoiz izaten etenik.
Izango al dut biharrik?
Izango al dut kemenik?
Pultsera utzi ta nora
aldegingo dut hemendik?
Askatasuna nahi nuen
baina beldurra ematen dit. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra