Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2024-09-15 Galdakao Jaialdia
Conductor/a
Estiballes, Arkaitz
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Ibarzabal, Nerea
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago.

Descripción

Melodia
Gizona da zoroa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Hobe etorri bagina
abioi zein trenez
kotxe elektrikoek
lana badu denez
ez zen ideia ona
pentsatzen dut senez
baina ez dizut esango
berrehungarrenez. (bis)

S. Colina
Kotxea ekarri nuen
dotore ta ongi
bere brillo, dizdira
ta kolore hori
autonomi falta du
kontuan erori
entxufatu denekin
gertatzen da hori. (bis)

N. Ibarzabal
Antza umorerako
tartea duzu zuk
baina nik pila denak
deskargatu ditut
zure autonomia
mugatuaren truk
nik independentzia
eskatuko dizut. (bis)

S. Colina
Hasita ote zaude
asteroko teman?
Zuk eskatzen baduzu
ba nik lasai eman
benga ba zoaz oinez
edo zoaz hegan
eta ea noraino
ailegatzen zeran. (bis)

N. Ibarzabal
Oinez pasatuko dut
horko autopista
ta azkarrago igaro
pare bat herrixka
kargatzen nauzulako
bakarrik erdizka
aspaldi amatau zen
gure arteko txispa. (bis)

S. Colina
Egia da behiala
izandako gauen
txispa itzali zela
ta dabil ahulen
baina esaerak dio
neska seguruen
Sevillara joan zenak
silla galdu zuen. (bis)

N. Ibarzabal
Metafora kontutan
hain era finkoan
beti erortzen gara
kontu betikoan
banoa Sevillara
diesel tipoan
zu geratu hor zure
silla elektrikoan. (bis)

S. Colina
Beraz onartu behar
egindako plana
nik elektrikoa nahi
nukeelako dana
ta bastante diesela
da nere laztana
hibridoa izango da
gure harremana. (bis)