Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Eñaut Martikorena Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-12-01 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Autores
Laburu, Agin
Martikorena Lizaso, Eñaut
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Eñaut igarlea eta Agin bezeroa.

Descripción

Melodia
Maskadak heltu gira
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Eñaut Martikorena Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Martikorena
Nahiz eta nik begia
daukaten kaxkarra
hemen emaitza degu
benetan azkarra
sentitzen det nahiz dezun
oraindik indarra
oso-oso laburra
dezu eskun marra.

A. Laburu
Hori txarra ote dan
diot nerekiko
argi somatzen zaitut
azkar, pletoriko
baino ez dizut sinisten
txarra zera kito!
Bestela horren pobre
ez zinan biziko.

E. Martikorena
Beti gutxiesten da
pertsona abila
ta gutxi etortzen da
erantzunen bila
zu laster ez eoteko
oain Agin hila
kerik gabe ibili
Ipintzan parrilla.

A. Laburu
Nik ez daukat gogorik
langintzak nahasteko
hara hemen lau karta
batekoz besteko
sega luze bat dauka
ez nuen usteko
garaia ote dan ba
belarra mozteko.

E. Martikorena
Lau karta aipatu ta
hamaika mespretxu
normala aritzea
emaitzakin kexu
igual musan moduan
uler dezakezu
nolabait esateko
joko gutxi dezu.

A. Laburu
Jokorik ezak ere
badu enkantua
eta nik argitu nahi
nukeenez patua
hara bihotz haundi bat
orain tokatua
Eñaut zein da nerekin
enamoratua?

E. Martikorena
Maitemintzea dezu
hortxe lotzekoa
inor ez do zurekin
gaur erotzekoa
barkatu baino nauzu
gogor jotzekoa
bihotzak esan nahi du
ba, bihotzekoa.

A. Laburu
Holakorik gaur arte
entzun gabe inun
pozik nentorren eta
noa kopetilun
eskerrik asko eta
banijua lagun
ez nula pagatuko
igarriko zenun.