Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eñaut Martikorena Lizaso
Bertsoa entzun |
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eñaut Martikorena Lizaso
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Iguaran
Osakidetzaren langa
horren altua izanda
baina lankide gehienak gaude
guztia emanda
asko igo da demanda
kezka det garbi esanda
ba baitakigu erdi osatuta
dagoela txanda. (bis)
E. Martikorena
Gaitzak nolakotasuna
ta gure gaurkotasuna
ezin iritsi gabiltzala guk
deu askotan suma
nahiz ari den ogasuna
nonbait biltzen ondasuna
justu osasun sistemai falta
zaio osasuna. (bis)
O. Iguaran
Oasiaren leienda
kontatzen ziguten, benga!
Hau da jartzea hezur hautsi bat
konpontzeko benda.
Guztiok gaude etenda
sarri berandu irtenda
ta hala ere luzatuz doa
itxaron zerrenda. (bis)
E. Martikorena
Luzatu da barra-barra
ta guk hemen malabarra
gero guztia ondo doala
ETBn tabarra
oasiana ez txarra
dago aitortu beharra
iritsi eta ikutzerako
bakarrik hondarra. (bis)
O. Iguaran
Hola ulertzen da zaintza
maratoi baten dohaintza
ta aurrekontuak diseinatzean
eskari, eskaintza
jada lehertu da ekaitza
da murrizketen emaitza
ta argi dago ospitalean
ez dagola gaitza. (bis)
E. Martikorena
Goitikan dator aztarna
hedatzen da gugan barna
ehun ta ehun nekatu gabe
haien armiarma
nahiz eta piztu alarma
ibili ezean arma
berriro ere gure nagusi
daukagu Bigfarma. (bis)