Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aner "Euzkitze", Oihana Iguaran
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aner "Euzkitze", Oihana Iguaran
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Euzkitze
Lehen ere pasa zaigun
zenbait horrelako
euskarafobiari
ai ze errelato!
Eta gu hemen geldi
lerda bezelako
euskaraz nahi dinagu
hala zor delako
trena joan egingo dun
hau konpontzerako. (bis)
O. Iguaran
Erdi huts ez, huts-hutsak
gaitun gu bi baso
euren ikuspegia
delako arazo
gaztelera egin behar
egiteko kaso
elkar ukatzen duten
aukerak akaso
euskaraz egin edo
zerbitzua jaso. (bis)
A. Euzkitze
Eta beti ez dinagu
izaten indarrik
tokatu izan zaigun
egonleku txarrik
eman nahi nionake
tipoai bizkarrik
ze erdaraz dakienak
ta erdaraz bakarrik
ez zeukan A ala B
hautatu beharrik. (bis)
O. Iguaran
Guretzat aukera dun
askatasun faltsu
belarri prest bezela
ere zauden antzu
alemanez bagenbiltz
ez hunan igualtsu
pentsa ze boteretsu
gainetik ze ahaltsu!
Segurtasun honentzat
gu gaitun mehatxu. (bis)
A. Euzkitze
Oraindik hala dela
zail dun sinestea
asko-askotan egin
ondoren eskea
ta zer aukera gure
alde probestea?
Saltatu, trenera igo
ta nonahi jeistea.
hark lege bat hautsi din
eta guk bestea. (bis)
O. Iguaran
Nik ere hartu dinat
trenaren kulunka
ta guretzako multa
kontuan apunta
egoera guretzat
delako arrunta
hauek ikasterako
euskaratik punta
AHTa ere
iritsiko dun ta. (bis)