Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Aner Peritz Manterola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Oihana
Peritz Manterola, Aner
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lagunak zarete. Tren-geltokian txartelarekin arazoak izan dituzue, eta segurtasuneko agenteengana joan zarete. Euskaraz egin diezue, eta segurtasuneko langileek esan dizuete gazteleraz hitz egin ezean ezingo dizuetela ezertan lagundu.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Aner Peritz Manterola

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Euzkitze
Lehen ere pasa zaigun
zenbait horrelako
euskarafobiari
ai ze errelato!
Eta gu hemen geldi
lerda bezelako
euskaraz nahi dinagu
hala zor delako
trena joan egingo dun
hau konpontzerako. (bis)

O. Iguaran
Erdi huts ez, huts-hutsak
gaitun gu bi baso
euren ikuspegia
delako arazo
gaztelera egin behar
egiteko kaso
elkar ukatzen duten
aukerak akaso
euskaraz egin edo
zerbitzua jaso. (bis)

A. Euzkitze
Eta beti ez dinagu
izaten indarrik
tokatu izan zaigun
egonleku txarrik
eman nahi nionake
tipoai bizkarrik
ze erdaraz dakienak
ta erdaraz bakarrik
ez zeukan A ala B
hautatu beharrik. (bis)

O. Iguaran
Guretzat aukera dun
askatasun faltsu
belarri prest bezela
ere zauden antzu
alemanez bagenbiltz
ez hunan igualtsu
pentsa ze boteretsu
gainetik ze ahaltsu!
Segurtasun honentzat
gu gaitun mehatxu. (bis)

A. Euzkitze
Oraindik hala dela
zail dun sinestea
asko-askotan egin
ondoren eskea
ta zer aukera gure
alde probestea?
Saltatu, trenera igo
ta nonahi jeistea.
hark lege bat hautsi din
eta guk bestea. (bis)


O. Iguaran
Nik ere hartu dinat
trenaren kulunka
ta guretzako multa
kontuan apunta
egoera guretzat
delako arrunta
hauek ikasterako
euskaratik punta
AHTa ere
iritsiko dun ta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra