Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Jon Gurrutxaga Urbieta

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-09-14 Urretxu Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Gurrutxaga Urbieta, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Gaur ere dirua hartu dizu karteratik.

Descripción

Melodia
Lurraren pean sar nindaiteke
Nombre de la estrofa
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Jon Gurrutxaga Urbieta

Nombre de la estrofa:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gainean daude herriko jaiak
ta gainean euskal festa
gazteek parranda egiten dute
ta zaharrok berriz siesta
“ze diru gutxi gaurkoan aita”
hark egiten dit protesta
noski normala festetarako
behar baita diru extra
ordea datu batzuk badauzkat
ta ugaritu zait kezka
igual beste bat balitz nioke
lasai eska ‘zazu neska
baina alabak behar duena
barraketarako ez da. (bis)

Bere bisaia ikusi izan det
zuritua, urdindua
eta orduan soberan daude
banintza ta banindua
herrian hainbat gazte ikusi
det nik drogak birrindua
azken urtetan gorakorra da
datorkigun astindua
kontzientziatu beharko nuke
ta utikan agindua
zertako behar dun badakit eta
benetan nago mindua
bere burua izorratzeko
behar du nere dirua. (bis)

Egiak puntan arantza dauka
ta sarritan labankada
esan, ez esan, duda horrekin
pasa det azken bolada
nik ulertzen det festa garaian
pizten zaizuen zirrara
zuk uler ‘zazu zure zirrarak
ematen didan ikara
ta sukaldean gaude gu biok
gure kafesne kikara
lehenbizi zure laguntza dena
onartu ‘zazu alaba
eta orduan zinez diotsut
ondoan izango gara. (bis)