Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
| Bertsoa entzun |
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Etxeberria
Pankartaren atzean
mutil eta neska
asko egonagatik
gaur ez dugu festa
selektibitateaz
hastean galdezka
Donostin elkartu ta
egina protesta
arrazoiak bilatzen
lan haundirik ez da. (bis)
A. Labaka
Hezkuntzak jasan ditu
hainbeste deskarga
ni ez nauzu izango
gaur aingeru guarda
baina senti dezaket
amorrua, narda
prest nago arintzeko
gaurkoz zure karga
maiz aurrera egiteko
eten bat behar da. (bis)
O. Etxeberria
Arazo berarekin
gabiltz bueltan-bueltan
intermitente gara
gure etenetan
lanaldiak laurdenak
eta herenetan
ze egonkortasun
ordezkapenetan!
Sailburua lorian
eta gu penetan. (bis)
A. Labaka
Ratioak gutxituz
hor irizpideak
nolako formakuntzak
baliabideak
hezkuntzak behar ditu
sistema libreak
nahiz guk gaur oztopatu
ditugun bideak
zergatik falta dira
zure lankideak? (bis)
O. Etxeberria
Ni gazte samar nauzu
ta daukat laineza
baina jende askok du
famili traketsa
ta greba ez da beti
aukera erreza
sindikatuak lana
zein duzuen pentsa
metaletik at ere
behar da babesa. (bis)
A. Labaka
Dena ez da Curridigi
eta formakuntza
sailburuak eginda
mila oturuntza
nik zuei eskeini nahi
dizuet laguntza
eta inork baleuka
dardarka gorputza
guk prestatuko degu
elkartasun kutxa. (bis)
