Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-10-27 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Aner Peritz Manterola

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-10-27 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Areizaga, Uxune
Bertsolaris / Autores
Iguaran, Oihana
Peritz Manterola, Aner
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Oihana eta Aner erlezainak zarete, eta negozio bat duzue elkarrekin. Liztor asiatikoak zuen erleei eragiten dien kaltea dela-eta, zu, Oihana, uztekotan zara. Anerrek erleekin lanean jarraitu nahi du.

Descripción

Melodia
Oihan beltzean zoinen eder den
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-10-27 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Aner Peritz Manterola

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Gure erlauntzak nola asetu
urtez urte erakutsi
arren liztorrak sekula ez du
erlauntza pakean utzi
nahiz urtez urte saiatu geran
eta kosta ahala eutsi
ja eztenetik gehiegi dauka
ta gozotik oso gutxi. (bis)

A. Euzkitze
Baina eztena joango ez den
horren seguru ez dakit
maite dut nola ateratzen den
eztia erleetatik
gu ilusioz hasi ginen ta
orain baztertu, zergatik?
Liztor sail batek ez dit kenduko
eztia ezpainetatik. (bis)

O. Iguaran
Sail bat zen hura milioi batera
ugaldu eta irten zan
geroztik nahiz ta ezti potoak
pilatzen segi despentsan
liztor horien aurkako mezu
asko jarri arren prentsan
azken orduan bakarrik gaude
gure erlauntzen defentsan. (bis)

A. Euzkitze
Baina oraindik zergatik ez ba
gu elkarri arrimatu
nahiz guregana beharrezko den
adina ez destinatu?
Oraindik ez dut ezti poterik
nola atera makinatu
baina datorren horrek ze gustu
dun ezin imajinatu. (bis)

O. Iguaran
Lehen sektorera lehentasunez
mudatu ezean ardatza
propoleorik gabe izango
da lore gabe baratza
eta erlauntzak agortu ahala
jaleo erreal latza
nigatik kito! Honaino heldu naiz
zaporea du garratza. (bis)

A. Euzkitze
Baina hori ere alda daiteke
emanera, emanera
gure erleak hola uztea
ez dator nere planera
beste aukera bat eman zuk nola
bilatu nahi dudan era
jeiki hemendik, jantzi trajeak
eta goazen lanera. (bis)