Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-10-27 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Aner Peritz Manterola
| Bertsoa entzun |
2024-10-27 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Aner Peritz Manterola
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Iguaran
Gure erlauntzak nola asetu
urtez urte erakutsi
arren liztorrak sekula ez du
erlauntza pakean utzi
nahiz urtez urte saiatu geran
eta kosta ahala eutsi
ja eztenetik gehiegi dauka
ta gozotik oso gutxi. (bis)
A. Euzkitze
Baina eztena joango ez den
horren seguru ez dakit
maite dut nola ateratzen den
eztia erleetatik
gu ilusioz hasi ginen ta
orain baztertu, zergatik?
Liztor sail batek ez dit kenduko
eztia ezpainetatik. (bis)
O. Iguaran
Sail bat zen hura milioi batera
ugaldu eta irten zan
geroztik nahiz ta ezti potoak
pilatzen segi despentsan
liztor horien aurkako mezu
asko jarri arren prentsan
azken orduan bakarrik gaude
gure erlauntzen defentsan. (bis)
A. Euzkitze
Baina oraindik zergatik ez ba
gu elkarri arrimatu
nahiz guregana beharrezko den
adina ez destinatu?
Oraindik ez dut ezti poterik
nola atera makinatu
baina datorren horrek ze gustu
dun ezin imajinatu. (bis)
O. Iguaran
Lehen sektorera lehentasunez
mudatu ezean ardatza
propoleorik gabe izango
da lore gabe baratza
eta erlauntzak agortu ahala
jaleo erreal latza
nigatik kito! Honaino heldu naiz
zaporea du garratza. (bis)
A. Euzkitze
Baina hori ere alda daiteke
emanera, emanera
gure erleak hola uztea
ez dator nere planera
beste aukera bat eman zuk nola
bilatu nahi dudan era
jeiki hemendik, jantzi trajeak
eta goazen lanera. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
