Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-10-27 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-10-27 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Areizaga, Uxune
Bertsolaris / Autores
Peritz Manterola, Aner
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Badakizu ez duzula ondo pasatuko, baina izena eman duzu.

Descripción

Melodia
Azken urteetan gure herrian
Nombre de la estrofa
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-10-27 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola

Nombre de la estrofa:  Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)  
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Esaten dute gauza ona dela
itzuli nahi izatea
geroa dela iraganari
aurre egiteko pakea
nik herrian maiz probatu baitut
isilpea ta mahaipea
pentsatu ez arren gorde dudanik
manga azpian naipea
duda daukat multiplea
nahi baitut eragitea
erabaki dut herriko txosnan
turnotxo bat egitea
bai, bai, sinplea dirudi baina
denontzat ez da sinplea. (bis)

Ez dauzkat eta alfer-alferrik
mila zauri, mila duda
nire herritik joan bainintzen
gaur nagoen ingurura
kito kuadrilla, kito kaleak
kito dena bukatu da!
Ta orain itzuli beharran har hau
nola sartu zait barrura
nirea zen herri hura
oraintxe zait abentura
zertara noa, dibertsiora
haserrera, mendekura?
Zergatik nahi dut itzuli hainbeste
gorroto dudan lekura? (bis)

Lehen hain nintzen tipa umila
isila eta modesta
nahiago nuen ez ikustea
lehertzea baino xextra
han ikusi dut kuadrilla ta hartu
ditut bi txupito extra
txosna barruan dantzan hasi naiz
bakarrik irribarrezka
ez zaudete eroso ezta?
Lasai ez da zuen kezka
ni ez nentorren molestatzera
segi, segi zuen festa
hau lehen nintzena besarkatzeko
modu bat besterik ez da. (bis)