Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-11-03 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-11-03 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Alkorta, Igotz
Bertsolaris / Autores
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Beste begirada batekin begiratu diozu gaur.

Descripción

Melodia
Lurraren pean sar nindaiteke
Nombre de la estrofa
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-11-03 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Nombre de la estrofa:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure etxean relijiosoak
betidanik izan dira
bataiatua izandu nintzen
sinismenaren neurrira
katekesia ere bidean
guk nahi duguna hori da
La Sallen ere hermano artean
bazan aski tirabira
ta erakutsi digute beti
Jaungoikoaren gupida
eta ez dakit guretzat zein dan
bizitzako alternatiba
eta goizero gosaltzen degu
Jesusitori begira. (bis)

Baina irratia piztu det eta
ze notizi la ospera!
Valentzia aldean a ze ujolak
herri guztiak haustera
desagertuak ta hildakoak
egi osoa hauxe da
non da kupida, non da laguntza
ta nola egin aurrera?
Jesusitori begira nago
ohitura eguneko bera
baina hasarre begirada det
merezi duen antzera
haiek horrela galtzeraino zu
nora begira egon zera? (bis)

Lokatz artean dagon umeak
zein ote zun pekatua?
Larogeita sei urteko amona
bakarrikan akatua
desagertuak ta hondamendia
latza bertan eratua
ez det batere sinisten jada
ta ez da esajeratua
goizero zuri begira jarriz
nago nazka-nazkatua
ez da bidea ikusita hau
nolatan dezun hartua
ez zaitut gehio begiratuko
Jainko madarikatua. (bis)