Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2025-03-30 Itsasu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal
2025-03-30 Itsasu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Ibarzabal
Gazteagoak ere baditugu bertan
nagusitu direnak gaurko sariketan
salto eginez gure iraganan bueltan
zuk bertsorik idazten al zendun umetan?
U. Alberdi
Gazterik hasi nintzen paperak narrasten
oso txarra nintzenez jokoan, marrazten
ai bertso paperetan gazteenetan gazteen!
Nik umetan ez nuen besterik idazten.
N. Ibarzabal
Boligrafoa hartu eta apuntatu
errimak errimekin elkarri juntatu
lehenago Ekhik ere hoixe du kontatu
gustatu egin zitzaigun ta hementxe geratu.
U. Alberdi
Ta gure sekretu ta gure pekatuen
memoriak nolako oharrak dituen
behin maitemindu nintzen mutil bat gertuen…
Sei puntuko habanerak idatzi nituen.
N. Ibarzabal
Bastante berezia orduan mutila
sei puntuko habanerak behar du abila
sentimenduak igual zeneuzkan bi mila
eta nola izan zen horren segidilla?
U. Alberdi
Badakizu bihotzen argi ta ilunak
berrogei urterako dira ezagunak
abisu bat zekarren bertsoen jardunak
bi puntu zeuzkan sobran nire maitasunak.
N. Ibarzabal
Zaila baita bilatzen sarri hitz zuzena
nola konkistatu orain zuk maitatuena?
Orain bertso txar batek ematen du pena
hau da oparituko nukeen azkena.
U. Alberdi
Ba orain jarriko naiz ni bigun planean
berdin da furgonetan edota trenean
pareja ta ni ez gaude agian senean
puntutan eiten dugu pozik gaudenean.
N. Ibarzabal
Bikote xelebrea dugu garaiz garai
furgonetan kantuan joaten dena alai
neuk ere nahi izan dut ta eskatu diot bai
baina hasten naizenean ez du segitu nahi.
U. Alberdi
Izan bikote baten hainbat sentimendu
kantua jartzen bada igual penak kendu
ai baina zure bide hau nola zuzendu?
Badakizu txapelak kalte egiten du.
N. Ibarzabal
Botere harreman bat al da txapelketa?
Bat goian baldin bada bestea erreta
desafinatu ohi du nireak tarteka
denon senarra ez da Eñaut Elorrieta.
U. Alberdi
Hementxe hasi gara intimoen sokan
ta jendea urduri gure azken notan
ai zure hori ere gaueko borrokan
behinola entzun nuen xaguei bertsotan.
N. Ibarzabal
Etxean badauzkagu ehun xagu inguru
bertsotan eiten dugu sarri buruz buru
baina gai hobeekin hemen Ortzi dugu
bestela sekretuak esango ditugu.
