Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2025-04-11 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2025-04-11 Bergara Jaialdia
Gai-emailea
Leibar, Ibon "Txinbo"
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Ibarzabal, Nerea
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Umetan ezkutaketan jolastea gustatzen zitzaizuen. Orain ere eguneroko gauzetatik ezkutatuko zinatekete, baina helduak zarete eta ezin duzue.

Descripción

Melodia
Esplikatzera noa kontuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2025-04-11 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Pentsa bizitza izango balitz
beti jolas baten parte
orain ardurak eta lan kargak
inoiz ez daude aparte
ezkutaketan saiatu izan naiz
etxez etxe, atez ate
ta mahai azpitan gordeta ere
aldiro aurkitzen naute.

B. Gaztelumendi
Lau hamarkada bete gabe ta
ustez gaztea oraindik
baina bizitzak ahal duenero
eztenkada bat eman dit
ikaratxo bat dator hemendik
ta kontraesan bat handik
batzutan gorde egin nahi nuke
nere buruarengandik.

N. Ibarzabal
Baina norbere burua beti
agertzen da parez pare
eta aldiro ihes egiten
saiatzen gara hala ’re
karta jolas bat balitz bezala
zein harrapaketa grabe
beti jolasten ari naiz baina
legeak ulertu gabe.

B. Gaztelumendi
Zail da legeak ulertzen sarri
legerik ez dago eta
bertsolaritza ere begira!
Hari gaineko oreka
ta bapatean ustekabean
helduz gero erorketa
nik urte bete pasako nuke
manta azpian gordeta.

N. Ibarzabal
Manta pisutsu eta astun bat
har dezakezu zeure gain
baina etorriko da lankide bat
eta egingo dizu labain
bertso eskolan hasi ginen behin
estraeskolar bat ordain
jolas itxura zeukan hasieran
ta beitu nun gauden orain!

B. Gaztelumendi
Sarri pozten naiz bertsotan nola
hasi ginen oroitzean
ta ni gizona naiz egunero
matxista ere bai noizean
penatu ohi naiz bilera baten
joko arauak lohitzean
nere ahotsa besten gainetik
altxatzen den bakoitzean.

N. Ibarzabal
Bai, matxismoa denon errotan
sartua delako kasi
eta bileran igarri leike
galdu edo irabazi
dena jolas bat baldin badugu
atzerantz zenbatzen hasi
nork behar duen ezkutatu ta
zeinek agertzen ikasi.

B. Gaztelumendi
Guk teoria ondo dakigu
baina praktikan erori
halare nahiko ondo joaten da
saio txiki bat edo bi
bertsolaritza nolakoa den
biok baitakigu ongi
maiz agerien geratzen zaigu
gorde nahi genukeen hori.