Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2025-04-12 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Señora Sariketa (5. 2025)
Actuación
2025-04-12 Laudio Jaialdia
Conductor/a
Sarriugarte, Danele
Bertsolaris / Autores
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Aner Peritzek elkarrizketa batetan esandakoa irakurriko dizut: “Iruditzen zait bertsolaritzaren erronka dela ikustea nolakoa den, nolakoa izan nahi duen pentsatzea eta horretarako zer egin behar duen zehaztea. Ez zait iruditzen bertsolaritzaren erronka nagusia denik teknikoki errima estuak bilatzea edo ez dakit zer mobida. Arte disziplina orok komunitate bat osatzen du, eta horretan, komunitate horren egitura da inportantea. Zer gauza neutralizatu dituen. Betiko gauzak dira baina uste dut nahiko abandonatuta dauzkagula batzuk”. Jone, zuk zein beste erronka ikusten dituzu bertsolaritzan?

Descripción

Melodia
ETAren su-etenetik
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2025-04-12 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ai gure bertso munduak
bertute aina itute!
Hemen lasai gaude eta
han ta hemen hiru sute
oso irekiak garela
ta ze emozio txute!
Aurrerakoiak garela
munduan zenbat entzute!
Baina Danelek luzatu
didan galderaren truke
ez dakit noizbait pasata
hamar edo hogei urte
euskara traketsa noizbait
onartuko al genuke? (bis)

Ikasten hainbeste jende
baitabil erdi etsita
gurean lekua bat izan
lezakela sinetsita
baina ez dira etortzen
saltoka eta korrika
nahiz ta askok begiratu
urrunetik inbirika
ta gu bitartean hemen
gure azken mundu polita
elkarri orain lausengu
eta ondoren kritika
ustez mundu ireki baten
baina begiak itxita. (bis)

Eta egiturak ere
badu bere eragina
txapelketak egiten du
erregea, erregina
plazak eta telebistak
markatu erdi ta marjina
ta hala eraikitzen da
mundu baten imajina
bakoitzak bere botere
lekua eta adina
sikiera murriztuko
genuke dagoen mina
nola erabiltzen dugun
konturatuko bagina. (bis)