Bertsos - View details To know more about this section
2025-04-12 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
2025-04-12 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
Stanza name:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ai gure bertso munduak
bertute aina itute!
Hemen lasai gaude eta
han ta hemen hiru sute
oso irekiak garela
ta ze emozio txute!
Aurrerakoiak garela
munduan zenbat entzute!
Baina Danelek luzatu
didan galderaren truke
ez dakit noizbait pasata
hamar edo hogei urte
euskara traketsa noizbait
onartuko al genuke? (bis)
Ikasten hainbeste jende
baitabil erdi etsita
gurean lekua bat izan
lezakela sinetsita
baina ez dira etortzen
saltoka eta korrika
nahiz ta askok begiratu
urrunetik inbirika
ta gu bitartean hemen
gure azken mundu polita
elkarri orain lausengu
eta ondoren kritika
ustez mundu ireki baten
baina begiak itxita. (bis)
Eta egiturak ere
badu bere eragina
txapelketak egiten du
erregea, erregina
plazak eta telebistak
markatu erdi ta marjina
ta hala eraikitzen da
mundu baten imajina
bakoitzak bere botere
lekua eta adina
sikiera murriztuko
genuke dagoen mina
nola erabiltzen dugun
konturatuko bagina. (bis)
