Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
Nombre de la estrofa:
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Elortza
Ogi haundia dakarzu Aitor
ia zelaiaren buelta
barruan berriz xerra bat dauka
dirudiena txuleta
ta ni hemen goseak
nago ezin aseak
zu egongo zara beteta
bokadilloa ere zeu baino
haundiagoa da eta. (bis)
A. Etxebarriazarraga
Ni Anoetara ez dago esku
hutsik natorren egunik
ta ezezkoa baino ez daukat
gaur zuretzat erantzunik
zeu be’ ez zara kabitzen
badakizu handitzen
zuri ze emongo deutzut nik
partida osoa pasa ostean
neure aurrean zutunik? (bis)
I. Elortza
Haundiak asko behar omen du
hori da berak esana
Nereangana jo behar beraz
gaur topatzekotan jana
atera du tuperra
erdia lan alperra
arroza eta seitana
dagoenean dagoena ei da
beraz daukanai daukana! (bis)
N. Ibarzabal
Tuper triste bat ekarri dut bai
guztiei pena ematen
ea partida ta bide honek
gaur norantz garamatzaten.
Lehen Remiroren gola
sarturik edonola
galtzen goaz sei ta baten
sufrimentua handia da ta
segi atzazkalak jaten. (bis)
I. Elortza
Dirua ere eskeini diot
baina ez zuen nahi saldu
derbi honetan antza beharko dut
berriro ere argaldu
agertu da Andoni
ta begira nago ni
irriparretsu daukagu
bokadillo bat zeukalakoan
ta petaka atera du! (bis)
A. Egaña
Zuk nahi badezu ron tragoxka bat
emango dizut gustora
zerbait jateko nahiko bazenu
segi zelaitik kanpora
Venta del Curro beti
betea, berdin Xanti
jarraitu handikan gora
ospitaleko menua ere
gorputz horrentzat nahiko da! (bis)
I. Elortza
Ja bi aukera geratzen zaizkit
eta tripak zaizkit nahasi
hor Maialenek tortillaren bat
badu gozo eta gazi.
Zenbat urte elkarrekin!
Ta gure batailekin!
Zeozer banatzen hasi
Galeanoren* liburuekin
bakarrik ezin dut bizi. (bis)
M. Lujanbio
Galeanoren liburu hori
da bakarrik teoria
ta bizitzeko hemen behar da
janaren kategoria
zenbat urte batera
lagun haundiak gera
ta egingo dut ongia
egon, tortilla nik jango dut ta
emango dizut ogia. (bis)
I. Elortza
Barra erdia zaman trabatu
mutu nago honezkero
baina Alaiak igual hartuko
nau behingoan bihotz bero.
Oiartzunen sortua
han etxe bat hartua
hamar kilometro edo…
Zurera afaltzen joango al gara
partidua eta gero? (bis)
A. Martin
Overbookinga daukat etxean
zeundeke ezin igoan
segi fedea ipintzen zure
afari hain likidoan
orain nahiz den jurista
izan zen futbolista
ez zaitez gera linboan
hartu Sarriegi patatak eta
sartu itzazu Bimboan.
*Aurreko bertsoaldian Galeanoren idatzi bat izan da gaia.
