Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2025-06-11 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti
2025-06-11 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Basagoiti
Onintzak antza prest du niretzat
bere etxeko atea
Tinderren sartu ta ikusi dut
ta egin dut atakea
horren du profil polita eta
horren da elegantea!
Lotsationtzat beti da ona
lotsagabe izatea.
On. Enbeita
Berrogeita sei urte daukadaz
gauzak argi aitortzeko
ta orain gitxi ama izan naz
gauzak errematatzeko
baina bertsotan jende gaztea
daukat saio bakoitzeko
eta Tinderren nago bakarrik
modernago sentitzeko.
I. Basagoiti
Behin sartu eta odola daukat
aspalditik irakiten
Aissa ikusi eta profila
nire burutik ezin ken
nahi nuke bera ezagutu ta
beragaz kalera irten
ta bide batez ikasiko dut
tuerkinga ondo egiten.
A. Intxausti
Ai beraz gerri mogimentua
horren duzu gustukoa
asko maite dut txateatzea
ta Tinderreko jokoa
ta ezagutzen dut zita perfektu
bat egiteko txokoa
nirekin baietz ondo pasatu
eta gero gerokoa.
I. Basagoiti
Nerearekin ez naiz egongo
ni momentuz hor trantzean
ikusi dut ta ezaguna zait
oraingoan balantzean
behin hitz eginda baldin bagaude
ezagutzeko fasean
jakin nahi dut zer dagoen profil
misteriotsu horren atzean.
N. Ibarzabal
Nik argazkirik ez nuen jarri
badaezpada, zer gerta
ta noizean behin sartu izan naiz
aspertu eta tarteka
baina Wallapop zela uste nuen
ez diot jarri arreta
sonotone hau saldu nahi nuen
amak ez du behar eta.
