Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2025-10-10 Ortzaize Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Patxi Iriart

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2025-10-10 Ortzaize Lagun-artekoa
Gai-emailea
Minhondo, Peio
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Iriart, Patxi
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ortzaize zentroan bada Menta liburu denda. Herritarrengandik preziatua da, anitz zerbitzu eskaintzen baititu: liburu salmenta, hitzaldi, kafe, bierak … Andoni Mentan sartu zara eta lekuak xarmaturik irakurketan eta ametsetan hasi zara. Zoko batean da Patxi herritarra bere hamargarren biera bukatzen. Gero eta gehiago edan, gero eta leku gehiago hartzen du Patxik.

Descripción

Melodia
Gizona da zoroa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2025-10-10 Ortzaize Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Patxi Iriart

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Afalaurrean nengon zorion batean
baina hemen zabiltza lokala betean
eupaka, balantzaka, neri atakean
pakean dagoena uztazu bakean. (bis)

P. Iriart
Hemen trago edaten daramat orena
hemen xahutuko dut nere paga dena
pixka’t pusatu zaite bidean zirena
manatzera banoa hamaikagarrena. (bis)

A. Egaña
Tokia utziko dizut halabeharrean
etorri zara horrein aldarte txarrean
Printze txikia daukat eskuen ahurrean
ta errege potoloa begien aurrean. (bis)

P. Iriart
Zuri ere okertu al zaizu begia?
Ni ez naiz potoloa, ni ez naiz mendia
leku pixka’t hartzen dut, sobera egia
hemen deitu ohi naute Entziklopedia. (bis)

A. Egaña
Edukiagatikan haundiaren sena
entziklopediana ez zen hain zuzena
eleberri bat zara Albert Camusena
eta hain xuxen duzu La peste izena. (bis)

P. Iriart
Kanpotik etorrita etorri da gose
ez dakit Mentak ere behar zaituen ase
Camus ezagutzen dut nik badakit aise
ni La peste* baldin banaiz, zu zira L’Étranger**

A. Egaña
Oraintxe uxatua horreinbeste duda
arrotza ote zinen zen nere jomuga
baina buruz pizkorra, gainera ardura
beste garagardo bat, hau nere kontura! (bis)


* “La pest” ahoskatu du, frantsesez ohi den bezala.
** “Letranxe” ahoskatu du.