Bertsos - View details To know more about this section
2025-10-10 Ortzaize Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Patxi Iriart
2025-10-10 Ortzaize Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Patxi Iriart
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña
Afalaurrean nengon zorion batean
baina hemen zabiltza lokala betean
eupaka, balantzaka, neri atakean
pakean dagoena uztazu bakean. (bis)
P. Iriart
Hemen trago edaten daramat orena
hemen xahutuko dut nere paga dena
pixka’t pusatu zaite bidean zirena
manatzera banoa hamaikagarrena. (bis)
A. Egaña
Tokia utziko dizut halabeharrean
etorri zara horrein aldarte txarrean
Printze txikia daukat eskuen ahurrean
ta errege potoloa begien aurrean. (bis)
P. Iriart
Zuri ere okertu al zaizu begia?
Ni ez naiz potoloa, ni ez naiz mendia
leku pixka’t hartzen dut, sobera egia
hemen deitu ohi naute Entziklopedia. (bis)
A. Egaña
Edukiagatikan haundiaren sena
entziklopediana ez zen hain zuzena
eleberri bat zara Albert Camusena
eta hain xuxen duzu La peste izena. (bis)
P. Iriart
Kanpotik etorrita etorri da gose
ez dakit Mentak ere behar zaituen ase
Camus ezagutzen dut nik badakit aise
ni La peste* baldin banaiz, zu zira L’Étranger**
A. Egaña
Oraintxe uxatua horreinbeste duda
arrotza ote zinen zen nere jomuga
baina buruz pizkorra, gainera ardura
beste garagardo bat, hau nere kontura! (bis)
* “La pest” ahoskatu du, frantsesez ohi den bezala.
** “Letranxe” ahoskatu du.
