Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Actuación
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Maia, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda puntutan
Tema propuesto
Ohiturak eraginda Belodromora joan zarete Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala han zelakoan. Ateak itxita aurkitu dituzue.

Descripción

Melodia
Haizeak bidali du
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Maia ez ote zen gaur
finalan eguna?
J. Maia: Koño ez det ikusten
hemen txapelduna
S. Colina: hori ez al da loa
asko egiten duna?
J. Maia: Gaurkoan ni nauzue
hor lotan jarduna.

J. Maia: Ta finala galtzeko
arriskutan gaude
S. Colina: ba ez joka dezagun
beste seirak gabe;
J. Maia: suplenteak nunbaiten
bai gustora daude
S. Colina: igual egingo gara
txapelaren jabe.

S. Colina: Gaur biak zuzenean
buruz burukora
J. Maia: benga igo gaitezen
tabladuan gora
S. Colina: beatziko txikia
bota beharko da
J. Maia: hobe zortzikotxo bat
ez gaitezen zora.

J. Maia: Kontxo finala ere
Bizkaian ote da?
S. Colina: Hori da Ametsek atzo
ein zidan galdera
J. Maia: ta zer erantzun zizun?
Bai zera, bai zera!
S. Colina: Ni hona bidalita
joan da BEC-era.

S. Colina: Laguna zela baina
kabroia galanta
J. Maia: nik ere hartu nion
gezurtian planta
S. Colina: itxura oso santua
ez al dauka alta?
J. Maia: Denak gure beldurrez
egin dute hanka.

J. Maia: Benga mugitu eta
goazemak kotxera
S. Colina: zu Barakaldora ta
ni berriz etxera;
J. Maia: ez zaitez ba portatu
koldarren antzera
S. Colina: ETB-tik ikusiz
moldatuko gera.

S. Colina: Nik ikusi nahi baitut
Estitxu Fernandez
J. Maia: Barakaldo bidean
zoaz haren galdez
S. Colina: ta jadanik gaur BEC-en
ez al dago Amets?
J. Maia: Ia joan dira ta
espabila zaitez.

J. Maia: Eta BEC non dagoen
zuk ba al dakizu?
S. Colina: Zu giputza zarela
antzematen zaizu
J. Maia: ba zuk ere bizkaitar
gaur ez dirudizu
S. Colina: etxean gelditzeak
on egingo dizu.