Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Actuación
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Urtebetetze eguna duzu gaur. Eguna aurrera doa, eta oraindik ez zaitu inork zoriondu.

Descripción

Melodia
Baserrian jaio nintzan
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Badaukat familia bat
familia bat itzela
lagun kuadrila bat ere
falta zait haien epela
prestatu dut telefono
gorritxo batekin gela
zigarro bat piztu eta
itxoingo diet horrela
baina denbora badoa
ta tristezia umela
negar egiteko gogoz
urtebetetze krudela
uste nun baten batentzat
garrantzitsua nintzela
neuk ere ez nien deitu
izorratu daitezela.

Ez dut hotsik bat aditzen
ez telefono ez flauta
ez zorionak zuri ta
ezta Iturriaga aupa
normala ere izan leike
nolakua naizen pentsauta
lagunentzako sekula
ez naiz izan kriston mauka
euren kontura bizi naiz
egunero taupa-taupa
baten eta bestearen
nobia sarri dut hauta
akaso hargatik ez daude
zoriontzeko prestauta
baina gaur egun jendeak
errukirik ere ez dauka.

Amorrua bilakatu
zait barruan neukan grina
nola gaiztotu litekeen
garuna gure makina
akabo ez dut itxarongo
telefonoan rin-rina
ardo min bihurtuko dut
ez deitzearen samina
txanpana neuk edango dut
ta hartuko dut dopina
nola ipiniko naizen
ez nezake imajina
doazela pikutara
lagunak ta Ama Birjina
eurentzat beti eukiko dut
gaur arte neukan adina.