Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-09-02 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2006-09-02 Hondarribia Berezia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Maia, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Andoni, Jon, Zarautz, Zumaia. Euforiko, pozez txoratzen daude biak, baina Hondarribian gaude. Jolas bat egingo dugu. Ea nork disimulatzen duen ondoen euforia hori, hemengo jendea mindu gabe.

Descripción

Melodia
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-09-02 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña: Lehenengo aldiz tokatu zaigu
Kontxara sartzeko txanda.
Hauei lehena tokatzen zaie
ta guri bigarren tanda.
Hau po-po-poza hauxe da poza
egia garbi esanda;
ez kaso egin po-po-po hoiek
bozina hotsak ziran da.

J. Maia: Eta ni berriz ohian egon naiz
nekatuta nahiko grabe;
bitarte hontan gertatu omen
dira zenbait nobedade;
kalean ez dut askorik entzun
etxean ere suabe.
Gaur Teleberrin esan dutenez
bihar estropadak daude.

A. Egaña: Osaba bat dut adinez luze
entrenatzaile gainera;
Enbatarekin* hogei urtean
beti gora eta behera;
aspalditxoan osasunetik
juxtu zebilena bera
baina berpiztu egin ez da ba
ostegunetik aurrera!**

J. Maia: Zer esango det? Esku artean
goizez hartu dut papela;
irakurri det baju dagola
pantano askoren nibela;
arrandegian ere ikusi dut
atuna merketu dela.
A! Ta uste det bihar goizean
estropadak badaudela.

A. Egaña: Bihar goizean estropada bai
entzun dezu eta tira;
Acuariumean jende mordoxka
bildu liteke guztira;
Hondarribitik inor balego
telebistatik begira
Astilleroren zalerik ez da
urdin denak Zarautz dira.

J. Maia: Jendeak ez du desberdinduko
eta neuk ere ez dakit;
hemen jendea ez da enteratu
hortaz ez du entzun tutik.
Azkenaldian gorriz nabil ni
gorriz hemendik ta hortik
baina gaurkoan beltzez jantzi naiz
ez det esango zergatik.