Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-09-17 Lezo [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2007-09-17 Lezo
Conductor/a
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Sarriegi, Aitor
Zubeldia, Iker
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Deskantsua egingo dugu. Badakizue bertsolariak bertsoaz bakarrik ezin direla bizi; beraz, euren marken propaganda egiteko aukera dute orain. Iragarkien txanda.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2007-09-17 Lezo [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia: Guk badakigu hemen erronkak
dabiltzala ikusmiran
eta ez dakit propagandea
zenbatean komeni dan
Niki berria ekarri det gaur
eta sei letra segidan;
hau Adidasek ez zidan eman
amak oparitu zidan.

A. Sarriegi: Hona kotxean inguratu naiz
esplika dezadan aise
pasa dedala zenbait frenada
ta pasa nahikoa haize;
lau gurpiletan neumatikoak
izaten ditut halaxe
Michelinenak ibiltzen ditut
dauzkadanak bezelaxe.

A. Egaña: Hau zuretzako propaganda da
etxekoandre bazera;
gizonezkoek izaten dute
sarri zabarren tankera
eta komuna uzten badute
txerritokian antzera
ni bezelako Mister Proper bat
eraman zure etxera.

S. Lizaso: Azken boladan kanpainak kontran
ia ezin det ulertu;
behin behar eta hementxe nago
kontra egiteko gertu.
Fidel Castroren ordezkari bat
opariakin agertu;
puruan berri jakin nahi dunak
badaki nori galdetu.

I. Zubeldia: Behin Llonguerasek hala esan zidan
"Egin zaiz nere bezero";
urte guztian eman zizkidan
hamar bat orraztu edo.
Garai batean ilea neukan
ezezkorik ez espero;
hara zer gauzak gertatzen diran
sarritan juan ezkero!

A. Sarriegi: Baino ileak geldituta're
Zubeldia ezerezean
mesedez sartu zure bizitza
daramakin konpasean;
zuk Rocarena behar zenuke*
ta lehenbiziko klasean
hiru-lau aldiz joan zera ta
ordu erdi eskasean.

A. Egaña: Udazkeneko programaketa
berria ta mundiala
mila programa berri egiten
egin degu eginahala;
publizidadeik ez zaigu sartzen
ez ote gauza normala?
Nik ETBtik kontatuko det
ETB kristona dala.

S. Lizaso: Alkoholemian kontrolak nunahi
hau ez da nobedadea
horrentzat ere errezeta bat
badut patrikan gordea:
ura edanda beldurrik gabe
gaindi daitezke ordea
lotarakoan ona omen da
jeikitakoan hobea.