Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-09-26 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-09-26 Usurbil Lagun-artekoa
Gai-emailea
Agirresarobe, Iñaki "Tola"
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Amuriza, Xabier
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean

Descripción

Melodia
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-09-26 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier Amuriza

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Amuriza: Gu biok ere badugu hemen
noski zeintxobait edade
igual denetan zaharrenak gara
biok Joxe duda gabe.
Gazteak ere ikusten ditut
mahai hortan alderik alde
ez dute asko behar gurekin
dibertitzeko badaude!

J. Agirre: Txaloa jotzen hasiak daude
albotik eta aurretik
ta entzuleak dauzkagu hemen
gainera oso hurretik.
Bertsolai zaharrak behar baziran
ni osatzen naiz zaharretik
bertsoak ere izango dira
onetik eta txarretik.

X. Amuriza: Onetik eta txarretik ere
dena izan litekeela
baina, ai Joxe! ezagutzen det
nik ondo zure nibela.
Asko pozten naiz ikustean zu
gizon freskoa zaudela
ez dut esango lore bat baina
bai frutu on bat bezela.

J. Agirre: Hamaika esan ta entzun egin det
bateko eta besteko
ez dakit zer motibo zenduan
hoiek esaten hasteko.
Ni edozer moduz engainatzerik
zuk ez duzu ba usteko?
Nik gauza gutxi behar det orain
berotzeko ta hozteko.

X. Amuriza: Hozberoaren tenperatura
zuk ondo har dezakezu
hainbeste urtean zabaldu dezu
munduan hainbeste mezu.
Ia larogei urte gainean
berdin, langile zaude zu.
Martxa horretan Barandiaran
ere pasa behar dezu.

J. Agirre: Senti bezela hitz egingo'izut
ni ez naiz hasiko tranpan!
Hontaz aurrera izango degu
zerbait buru edo hankan
urteak dauzkat pilo galanta
eta gauza onak bakan...
Sinistu zazu oraintxe nabil
ia azkenengo txanpan.

X. Amuriza: Hitz serioak ziran horiek
utzi mesedez aparte!
Baina hala ere aitortzen dizut
badituzu hainbat urte
ta ez zaitea gaur ikaratu
azken txanpa hori bitarte
gutxienean iraun ezazu
saio hau bukatu arte!

J. Agirre: Ez zazula uste daukadanikan
golpez hiltzeko antsirik
ta esan dezun arrazoi horrek
bai al dauka garrantzirik?
Hemen gizonak egonak arren
sasoi betean jantzirik
bizi dan batek sekula santan
ez dauka segurantzirik.*