Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2008-03-01 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre
| Bertsoa entzun | 
2008-03-01 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
I. Zubeldia: Iñigo Izagirre
ze muz bizi zera?
I. Izagirre: Pena ez naizela bizi
nahi nukeen antzera
baina pausorik zertan
eman gaur atzera?
Berriz irabaztera
hurbildu baikera.
I. Zubeldia: Ze preziotan dago
Araban patata?
I. Izagirre: Aurten hogeita hamar
pezeta pasata.
Ateratzeak sortzen
die nahiko lata...
Segi haiei laguntzera
tailerra lagata!
I. Zubeldia: Askotan jate?al dek
patata tortilla?
I. Izagirre: Nahiko merke dago-ta
bai jaten det pila
piper bat laguntzeko
ere egon dadila.
Zeozegatik egin naiz
holako mutila!
