Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
| Bertsoa entzun | 
2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Zelebrekeri asko izan gendun
bertsoaren inguruan,
Euskal Herriko plazetan eta
bardintsu estranjeruan;
behin Parisera joan-da gauean
Lidora sartzerakuan,
rusoak ginen itaundu euskuen
gure euskera entzundakuan.
Urrunago be ibili ginen,
Ameriketan hain zuzen,
New York, Washinton, Kalipornian,
Elko, Nevadan ta Boisen;
eta Azpillaga hango emakume
danen atrazinoa zen;
bat kumunera sartu jakon behin
ta kosta ganetik kentzen.
Mantendu barik gizona ez da
sendo ta eder egoten;
neurri bat eukan edarietan,
ez hainbestekoa jaten;
bertso-apari bat genduenean
halako herriren baten,
etxian janda joaten zan baina
ez eutsan inork igarten!
