Bertsos - View details   To know more about this section

2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-09-13 Bermeo Jaialdia
Conductor
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Azpillagak plazetan egin dituen berrogeita hamar urteetatik, hainbat ibili zara zu beragaz, Jon. Hor bitartean izen diren joan-etorrietan egongo da zer berezirik kontatzeko.

Description

Melody
Elizan sartu ziradenian A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zelebrekeri asko izan gendun
bertsoaren inguruan,
Euskal Herriko plazetan eta
bardintsu estranjeruan;
behin Parisera joan-da gauean
Lidora sartzerakuan,
rusoak ginen itaundu euskuen
gure euskera entzundakuan.

Urrunago be ibili ginen,
Ameriketan hain zuzen,
New York, Washinton, Kalipornian,
Elko, Nevadan ta Boisen;
eta Azpillaga hango emakume
danen atrazinoa zen;
bat kumunera sartu jakon behin
ta kosta ganetik kentzen.

Mantendu barik gizona ez da
sendo ta eder egoten;
neurri bat eukan edarietan,
ez hainbestekoa jaten;
bertso-apari bat genduenean
halako herriren baten,
etxian janda joaten zan baina
ez eutsan inork igarten!