Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Actuación
2004-12-06 Orio Jaialdia
Gai-emailea
Iturain, Iñaki
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Silveira, Xabier
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Japonia aldean gazte batzuk elkartu eta kotxe batean suizidatu omen ziren. Internetetik adostu zuten hori dena. Gaur, Andoni, Interneten sartu da, eta Silveiraren gonbidapena jaso du bere buruaz beste egiteko.

Descripción

Melodia
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Internet bidez mintzo natzaizu
gu ez gaude parez pare
kontseju edo hitz labur batzuk
esango ditut hala're.
Zure helburua pentsatu dezu
inungo dudarik gabe;
zeure burua hil nahi al dezu?
Burutik jota al zaude?

X. Silveira:
Burutik jota ote nagoen?
Erantzuna liteke, bai;
zeren neretzat astegun eta
igande beti dira jai;
denbora gehiagoan ez nuke
modu honetan bizi nahi
nere bizitza tabernan galduz
nere heriotzaren zai.

A. Egaña:
Burua berez nahastu al zaizu?
Zer sartu dezu zainetan?
Ideia onik ez det sumatzen
zure buru-mingainetan;
eutsi Xabier! Ezetz aurkitu
berriz heriotz minetan
egun erdi bat pasa ezkero
Lesakan sanferminetan!

X. Silveira:
Sanferminak festa onak dira
San Fermin horren lekuko
horrek ordea ez du daukadan
iritzia aldatuko;
zatoz nerekin suizidatzera
ez lehendik egin uko
apustu ongi irtenez gero
ez zarela damutuko.

A. Egaña:
Dirudienez zeure bidea
tinko dezu aukeratu
baina laguna naizen aldetik
nolatan hor minberatu?
Beste mundurik ez da Silveira
beraz honetan geratu
ta joatea pentsatuz gero
lagunik ez endredatu.

X. Silveira:
Beste mundura aldegin nahian
daramazkit ehun gaba
lo egin gabe ordenagailutik
etxepeko tabernara;
hil gaitezen igual beste mundu
bat ez da baina igual bada
ta ez badago eskutik heldu
eta itzuliko gara.