Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-07-16 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Arkaitz Ugartetxea

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-07-16 Ermua Jaialdia
Conductor/a
Ibaibarriaga, Asier
Bertsolaris / Autores
Gaztelurrutia, Beñat
Ugartetxea, Arkaitz
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Baserri berean bizi diren bi anaia izango zarete, biak mutilzahar izateko bidean; Beñat anaia gaztea izango da eta Arkaitz zaharra. Anaia gaztea zaharra noiz ezkonduko zain dago, baserria beretzat bakarrik izateko.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-07-16 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Arkaitz Ugartetxea

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ugartetxea:
Orain artean hauxe izan da
gu anai bion kartzela;
biok mutilzahar geratu gara,
hauxen da marka itzela!
Ta andregairik ezin bilatu
ene anaia motela;
biok batera bizi beharko
orain artean bezela. (bis)

Gaztelurrutia:
Zu ezkontzea izan dut beti
nere barreneko nahia;
bizimodu hau ezin da izan
inolaz ere alaia,
baina pentsatzen jarri ezkero
ikusten dut nahiko zaila;
ardi zaharrekin denbora lartxo
pasatzen duzu anaia! (bis)

Ugartetxea:
Gu elkarrekin biziko gara,
igual geure kalterako;
zuk hala nahiko zenduke baina
ni neu ez naiz aterako;
dena zeuretzat hartu nahi duzu
ta ez dut hartzen aintzako,
hartu ezazu baserria zeuk,
pinadiak neuretzako. (bis)

Gaztelurrutia:
Egia esan gure anaiak
aurpegi gogorra dauka;
berriro ere jarri behar dut
nik honekin muturtuta;
hitz pozoinduak bidali dizkit
eta nik ostera zaunka,
pinadiekin gelditu nahi du
basoak neuk garbituta! (bis)

Ugartetxea:
Era hontako kasua ez da
oso gutxitan gertatu,
nik pinadiak eskatu eta
anaia berriz kezkatu;
baina ez zara momentu hontan
gauza batetaz ohartu:
baserria neuk konpondu nuen
eta ez zaitez kejatu. (bis)

Gaztelurrutia:
Pena pixka bat ere ematen dit
nere anaiak uneka;
jokaera horrek ipintzen nau ni
goitik behera erreta.
Bakarrik nora joango ote zara
etxetik kanpo barreka?
Detergentea erabiltzen du
fregaua egiteko eta! (bis)