Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-09-11 Donostia Jaialdia
Conductor/a
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zinezaleak zarete eta maiz joaten zarete zine aretoetara. Filmak ikusteaz gain, beste zer egin liteke areto horietan? Umetan zer egin duzue? Gaur egun zer egiten duzue? Zer ikusten duzue?

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Mutiko nintzen eta zinera
beste askoren moduan,
arratsaldeko hiru ta erditan,
heldurik ez zen orduan.
Urte batzuek igaro arren
oraindik daukat goguan,
pipa jaterik ez zegonean
buila ateratzen nuan. (bis)

Lujanbio:
Neronek ere pasatu nuen
pipa jatean bolada;
eta ai zeinen desatsegina
pipa-azalen kraskada!
Jolastu ere jolasten gendun
joku bitxi batetara,
pipa-azalekin punteria eginez
burusoilen dianara. (bis)

S.Lizaso:
Hamalau edo hamabost urte
ta gorputza indarrean;
larunbatetan parranda pixkat
noiznahi halabeharrean.
Filme politik ez zegonean
pantailan denon aurrean,
siesta galantak egiten nitun
disimulu ederrean! (bis)

Lujanbio:
Zinera buelta egindakoan
gu ez ginan gutxi pozten!
aritzen ginan negar batian
edo algaratan hausten.
Aizu Xebastian barkatu baina
ez zaitut gazte ikusten;
zure garaian muxuak ere
moztu egingo zituzten! (bis)

S.Lizaso:
Horrelakoak izaten ziran
goitik zetozten ordenak;
orduan ere nahi ta ezinak
berekin zituen penak;
muxu ematen saiatzen ginan
aukera hortan geundenak
eta muxuak mozten zituen
linternakin zetorrenak. (bis)

Lujanbio:
Gehienoi ere zine kontua
ez zaigu gutxi gustatzen!
aritzen ginan ta aritzen gera
xoxa apurrak gastatzen;
ta gaur debalde denak ai gera
filme bat interpretatzen:
Xebastian zuek eta ni, hara:
"euri azpian kantatzen". (bis)