Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia
Conductor/a
Iriondo, Asier
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Zure oheak hitz egingo balu, zer esango luke?

Descripción

Melodia
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nekatzen danak bere ohea
gauero ohi du graziko,
eta hizketan hasiko balitz
hark zer adieraziko?
Galdetzen badit zernahi kontatzen
nik neuk ez diot utziko,
edo bestela nere esanik
inork ez du sinetsiko,
nere ametsak kontatzen behintzat
orain ez ahal da hasiko! (bis)

Finala ere hurbil da eta
gu urduri samar gaude,
gauak luzeak izaten dira,
hori ez da nobedade.
Nola igaro ditudan inork
jakin nahi baluke galde,
eta oheak erantzungo du
umil antxen ta xuabe:
hamaika ordu pasa dedala
lo askorik egin gabe! (bis)

Ohea beti izaten degu
leku goxo ta aparta,
ez ahal da izango kontu-kontari
hasteko bezain ausarta!
Andrea bronkan eta ohea
hizketan, hauxe zait falta!
Hitz tankerarik ez duena da
ohearen zalaparta,
hitzikan ez du egiten baina
muelle hotsa bai galanta. (bis)