Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-04-30 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-04-30 Bermeo Jaialdia
Conductor/a
Oleaga, Ander
Bertsolaris / Autores
Ibarra, Iratxe
Sarasua, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Eskolara joateko egunero trena hartzen duen ikaslea zara Jon eta Iratxe, berriz, erretiratua. Txartela ordainduagatik ia beti zutik joatea egokitzen zaizu. Iratxe, ordea, beti eserita joaten da. Txartelik ez duela ordaintzen eta zutik joan beharko lukeela aurpegiratu diozu Iratxe erretiratuari. Honek ordaindu beharreko hogeita hamar pezetak ordaindu dituela erantzun dizu.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-04-30 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Jarri zuten legea
hain justua ez zen,
amona aberats honek
ez baitu ordaintzen.
Jadanik hasia naiz
zutunik nekatzen;
behintzat utzi zaidazu
Hola* irakurtzen. (bis)

Ibarra:
Gainera adarra jotzen
aizu, lotsabako!
Hola erosia dut
baina niretzako.
Orain nik ordaintzen dut
neuretxoa bapo.
Ze errespeto da hori
helduenganako? (bis)

J.Sarasua:
Nik tratatu nahi zaitut
señora moduan,
baina nekatu egin naiz
Holako orduan.
Denbora danean zutik
ez nuke nahi juan;
utz ezaidazu jarten
zure altzotxuan. (bis)

Ibarra:
Zuk irabazi duzu,
niretzat porrota;
hain suabe eskatuta
ezin egin kontra.
Nahi baduzu etorri,
besteik ez dut opa,
zure pisuagaitik
ez naiz jausiko-ta. (bis)

J.Sarasua:
Mila ta mila esker
señora zintzua.
Jarri egingo naiz, beraz,
andre amultsua.
Zelako asiento
bero ta goxua!
Ta respaldoa, berriz,
bigun-biguntxua. (bis)

Ibarra:
Respaldoa biguna
ta baita magala;
ingurukoak begira
denak berehala.
Herrian irtengo da,
nola edo hala,
bertsolari batekin
ligatu dudala. (bis)

J.Sarasua:
Andra zintzoa zela
banekien lehendi;
bere gainean noa
goxo eta ongi.
Zurekin joatea
netzat gusto haundi,
baina eskutxu hori
euki zazu geldi (bis)

Ibarra:
Nahiz ta eskua izan
orain agerian,
txarto ulertu duzu
gaurkoa agian.
Ni oso lasai noa
oin zure azpian,
ta kintzeañera denak
nire inbidian. (bis)


*Hola: kronika sozialeko aldizkari espainiarra