Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-07-06 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Leire Bilbao, Kepa Intxausti, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-07-06 Zaldibar Jaialdia
Conductor/a
Aranburu, Natxi
Bertsolaris / Autores
Bilbao, Leire
Intxausti, Kepa
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Peña sarritan izan da San Ferminetan, gainerako hirurak, ordea, behin ere ez. Eman iezazkiezu aholkuak eta esango dizute balio dieten ala ez.

Descripción

Melodia
Adixkidia Andoaindikan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-07-06 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Leire Bilbao, Kepa Intxausti, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
San Ferminetan ez dira alperrik
kontseju eta teori.
Aizazu, Kepa, erdi lo zaude,
sonanbulo eta grogi;
nungoa zaren badaezpada
ez'iozu esan inori
eta Iruñean alda ezazu
daukazun aurpegi hori.

K.Intxausti:
Iruñeara heldu ta bertan
ibiliko naiz gustora;
oin erdi grogi ibili arren
aldatuko dut ganora.
Aurpegiana beste era batez
egingo nuke aproba;
aurpegia berez aldatuten da,
han egotea nahiko da.

Peñagarikano:
Leire bera ere kontseju eske
hor etorri zait albotik;
esperientzia badaukat eta
burura hauxe datorkit:
zuk badakizu nola adarrak
ibiltzen diren gogotik,
entzierroa ikus ezazu,
baina barreraz kanpotik.

L.Bilbao:
Barreraz kanpo egon behar naiz
Peñak dion legez zuzen;
"neskatxa kontuz ibili zaitez"
berak kantatu dit ozen.
Baina nik ondo badakit eta
esango dizut gaur ezen,
adardun eta adargabeko
zezen denak toreatzen.

Peñagarikano:
Kontseju ematen hasi naiz eta
oindik ez dira amaitu.
Sebastianek lan asko dauka
kiloak asko baititu.
Aizu Lizaso, Estafetako
kalen ez zaitez abitu,
edo bestela zezenen batek
jota bertan hilko zaitu.

S.Lizaso:
Entzierroa korritzeko ere
ustez nago indarrean;
batzuk korrika ikusten ditut,
beste batzuek lurrean.
Ni Estafetan zertan ibili
korrikaldi baldarrean?
Arrisku gabe korritu ohi det
telebistaren aurrean.