Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
| Bertsoa entzun | 
1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Egaña:
Aita Santua aipatze hutsa
zer nolako hotzikara!
Batetik aita bestetik santu,
apartean ezin laga.
Erlijiosoa ez nauzu baina
garbi esango det hara:
hitz elkartuak duda sortzen dit,
bereizita polita da. (bis)
Mendiluze:
Apaiz guztien buruzagiak
azala dauka eduki;
hoien sermoia nolakoa dan
edozein kristauek daki.
Banatu egin behar degula
esanez dabiltza beti,
baina edozein ez da biziko
berorri bezain ederki. (bis)
