Bertsos - View details   To know more about this section

1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-04-20 Itsasondo Jaialdia
Conductor
Mendizabal, Mikel
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hitz bat emango dizuet bioi. Hi Andoni hitz horren alde ona bilatzen saiatu hadi eta hi Aitor alde txarra edo negatiboa. Hitza: Aita Santua
Gaiari oharrak
Lau hitz desberdin eman zitzaizkien.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Aita Santua aipatze hutsa
zer nolako hotzikara!
Batetik aita bestetik santu,
apartean ezin laga.
Erlijiosoa ez nauzu baina
garbi esango det hara:
hitz elkartuak duda sortzen dit,
bereizita polita da. (bis)

Mendiluze:
Apaiz guztien buruzagiak
azala dauka eduki;
hoien sermoia nolakoa dan
edozein kristauek daki.
Banatu egin behar degula
esanez dabiltza beti,
baina edozein ez da biziko
berorri bezain ederki. (bis)