Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1996-01-13 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1996-01-13 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: 10eko nag.
Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko
Amuriza:
Inkisidore nagusia naiz,
Erromatik etorria
ikustera zein deabruturik
dabilen kristau herria.
Hereje eta sorgin gaiztoek
puskatu dute neurria;
suzko zigorra behar da hemen
ifernutik igorria,
jakin dezaten zer izango den
eternitate gorria. (bis)
Azaldu bitez kondenatuak
tribunal santu hontara,
demoniozko plaga hortatik
garbi dezagun Araba.
Baina lehenbizi emango diet
defenditzeko parada,
nahiz ta gorputzak gero botako
ditugun berdin sutara,
arima behintzat salba dezaten
damu seinalerik bada. (bis)
Doinua: Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria: 8ko nag.
J.Sarasua:
Migel Serbet naiz, Tuterakoa,
filosofo txilibitu.
Teologian eta zientzian
hainbat gauza dut aurkitu.
Inkisizio jakintsu honek
badauzka hainbat aditu;
oilaskoekin ohi dan bezela
onenak erretzen ditu.
Doinua: Santa Barbara zure bizitza
Neurria: 10eko nag.
M.Lujanbio:
Apaiz zahar batek ekarri zuen
gurutze baten dizdira,
ordundik neri sorgin deitzen dit
aurpegi erdi-erdira,
ta esaten dit bizi naizela
deabruari begira;
"deabrua zein da?", "hoi, zein ote da?
Ez dut ezagutzen, tira!
Baina apaizak eta hobe zan
etorri ez baldin balira. " (bis)
Doinua: Haize Hegoak hurbiltzen ditu
Neurria: 8ko nag.
J.Sarasua:
Inkisidore Basajaun jauna
begira daukat hasarre.
Aizu laguna, nik zure kontra
ez dut esango ezer'e.
Sorgintxo honen arimari ta
gorputzari goratzarre!
Erretzekotan nahiago nuke
sorginaren suan erre.
Doinua: Santa Barbara zure bizitza
Neurria: 10eko nag.
M.Lujanbio:
Nere atzetik segika dabiltz
papar haundiz zenbait apaiz.
Esaten dute "emakumeek
beti egiten dute gaitz";
ez omen gera sekula ere
etxeratu izan garaiz;
hornitzen gera sexuaz eta
aluzinatzen duten gaiz.
Gaur arte ez nintzan sorgina baino
igoal apuntatuko naiz. (bis)
Doinua: Haize Hegoak hurbiltzen ditu
Neurria: 8ko nag.
J.Sarasua:
Neroni, berriz, teologoa
naiz oraindik, alajaina!
Ta ikertzeak erakarri du
era hontako ordaina.
Horra jendea guri begira,
erruki ei dira baina,
bilotsa baino hobe omen da
hereje erre usaina.
Doinua: Santa Barbara zure bizitza
Neurria: 10eko nag.
M.Lujanbio:
Nahasten dituzte herri hontako
bazterrak eta ixkinak;
ikustekoak apaiz bizardun
haundi hoien imajinak!
Pekatu deitzen diote denai,
horra gure jakinminak;
beraiek ere badaduzkate
beste guztiok eginak,
ta gu erreaz erre nahi haiek
euren pekatu zikinak. (bis)
Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria: 10eko nag.
X.Amuriza:
Arima ere nazkatua zait
sorginez eta herejez;
ene Jainkoa! Zer egin hauei
Aita Santuaren fedez?
Behingoagatik, kristau herria,
jarriko zaituztet juez;
epaia zuen esku uzten dut,
azkar erantzun, mesedez!
Zuen epaia zein da hauentzat:
sutan erre, bai ala ez? (bis)