Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Actuación
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Lopategi, Aritz
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek, Aitor eta Aritz, bi gazte zarete, herrigintzan lan asko egindakoak. Orain, bioi funtzionario izateko aukera etorri zaizue. Zuk, Aitor, aukeraz baliatzea pentsatu duzu. Aritzeri ez zaio burutik pasau ere egiten hori. Hiruna bertso, hamarreko handian, Aitor hasita.

Descripción

Melodia
Bizia ez da nehoiz egoiten
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarriegi:
Guk herrigintzan hainbat urtetan
zenbat lan eta jardute!
Ta beste askok gure antzera
berdin-berdin egin dute;
orain postu bat ziurtatzeko
aukera eman digute,
eta nik behintzat nere aldetik
aprobetxatu nahi nuke;
bizi osoa ez det pasa nahi
lan eta lan musu-truke. (bis)

A. Lopategi:
A ze zalantza daukagun orain
alkarren aldamenean!
Funtzionaritzan aukera hori
heldu zaigu azkenean.
Herrian gogor aritu gara
biok jarrera onean;
euskeran alde, presoen alde,
gogotik eginahalean,
ta orain hasi behar al duzu
Aznarrentzako lanean? (bis)

Sarriegi:
Egia da bai guk Aznar jauna
ez dugula begikoa;
espero nuen erantzuna ta
esan duzu betikoa.
Baina pisu bat erosi nahi dut,
horrekin badut nahikoa,
ta salaketa gehiegizkoa
izan da alajainkoa!
Herria oso ederki dago,
baina lehenik poltsikoa. (bis)

A. Lopategi:
Herrian alde biok lanean
ibili gara ederto,
eta aitortu beharra daukat
ez dala izan kalteko;
herrian dana gu bioi esker
ez al da askoz hobeto?
Ta orain berriz hastera zoaz
funtzionario antzeko;
ez zazu zure burua saldu
poltsikoa betetzeko. (bis)

Sarriegi:
Esan nahi dizut gure atzetik
gazte asko dagoela
eta guk egin degun lan hori
haiek segiko dutela.
Uste dedana esango dizut
pentsatzen dedan bezela:
nahiz eta orain esan didazun
mutil saldua naizela,
bi hilabete baino lehenago
damu izango zarela. (bis)

A. Lopategi:
Ez dakit nola hartu nahi duzun
hain erabaki astuna?
Biok herrian eginak gara
kriston ekintza bilduma!
Ezkerra utzi ta aukeratu
gura baituzu eskuma;
nik herrigintzan jarraituko dut
ta zuk egin nahi duzuna,
baina hor sartzen baldin bazara,
ni ez naiz zure laguna. (bis)