Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihane Enbeita

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Actuación
2001-10-27 Legazpi Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Enbeita, Oihane
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ahizpa bikiak zarete Oihane eta Sustrai. Beti bizi izan zarete elkarrekin eta dena egin izan duzue batera, baita lo ere. Gaur Sustrai mutil-lagunarekin etorri da etxera. Hamarreko txikian hiruna bertso Oihane hasita.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihane Enbeita

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Enbeita:
Bertsotan ere aritu
gara gu luzaro,
taberna aldean hartu
makina bat trago!
Gure harremana doa
ondo ta oparo;
mutil-lagun bat horra,
ni konforme, klaro!
Konpartitzeko beste
gauza bat gehiago.

Colina:
Neska, ikusten zaitut
kopeta beltzeko,
nahiz orain arte bizi
bikien antzeko;
nik harreman honetan
ez dut deus galtzeko;
dena konpartitzerik
ez duzu usteko,
garaia iritsi da
bereizten hasteko.

O. Enbeita:
Salto bat eman nahirik,
hori da azaña!
Harremanari hartu
zenion tamaina;
orain aparte utzi
nahi nauzu ni baina,
beti maiteko zaitut
neska, alajaina!
Beti maiteko zaitut
baina zuk ni aina.

Colina:
Sentipenen bidean
eman dut pausoa;
laket ditut begiak,
laket bere soa.
Bikien egoera
ez da erosoa;
berarekin konpondu
ohi dut arazoa;
zurekin erdi bat naiz
berekin osoa.

O. Enbeita:
Ahizpa bikia, gero
urteen joanean,
faltan izango nauzu
diodan legean.
Nahiz ta mutila izan
zure aldamenean,
nigana ez bueltatu
ni izan nahiean,
osotasuna zulo
bihurtzen denean.

Colina:
Orain bereiziak ta
lehenago batera;
baliatu nahi nuke
daukadan aukera.
Baina guzia irten
liteke kaltera;
berriz etorriko naiz,
gustora gainera,
zure beso goxotan
negar egitera.