Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihane Enbeita
Bertsoa entzun |
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihane Enbeita
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Enbeita:
Bertsotan ere aritu
gara gu luzaro,
taberna aldean hartu
makina bat trago!
Gure harremana doa
ondo ta oparo;
mutil-lagun bat horra,
ni konforme, klaro!
Konpartitzeko beste
gauza bat gehiago.
Colina:
Neska, ikusten zaitut
kopeta beltzeko,
nahiz orain arte bizi
bikien antzeko;
nik harreman honetan
ez dut deus galtzeko;
dena konpartitzerik
ez duzu usteko,
garaia iritsi da
bereizten hasteko.
O. Enbeita:
Salto bat eman nahirik,
hori da azaña!
Harremanari hartu
zenion tamaina;
orain aparte utzi
nahi nauzu ni baina,
beti maiteko zaitut
neska, alajaina!
Beti maiteko zaitut
baina zuk ni aina.
Colina:
Sentipenen bidean
eman dut pausoa;
laket ditut begiak,
laket bere soa.
Bikien egoera
ez da erosoa;
berarekin konpondu
ohi dut arazoa;
zurekin erdi bat naiz
berekin osoa.
O. Enbeita:
Ahizpa bikia, gero
urteen joanean,
faltan izango nauzu
diodan legean.
Nahiz ta mutila izan
zure aldamenean,
nigana ez bueltatu
ni izan nahiean,
osotasuna zulo
bihurtzen denean.
Colina:
Orain bereiziak ta
lehenago batera;
baliatu nahi nuke
daukadan aukera.
Baina guzia irten
liteke kaltera;
berriz etorriko naiz,
gustora gainera,
zure beso goxotan
negar egitera.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra